XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
TXETE - Lasai? Egon, egon!
Laster dun hemen zezen baten moduan!
TXUSMA - Beno, andre hori ez zegok gaur hemen behintzat eta!
TXETE - Aizue, ez al dugu alde egitea hobe?
TXARO - Ez zekiat zer egin.
Ixo! Bazetorrek norbait!
AMONA - E, gazteok, ez larritu!
Bera da, baina gaur bake-bakean dator.
TXETE - Ni banoa !
TXARO - Hik besterik esaten ez dakik, berriz!
TXETE - Zuek nahi duzuena egin!
AMONA - Geldi hortxe!
Maritererekin hitz egin nahi omen du; besterik ez, horixe bakarrik!
Egon zaitezte lasai.
Ez da mutil txarra!
TXUSMA - Baina burutik jota dago!
AMONA - Etzazu astakeriarik esan, gazte!
Zeloak zer direla uste duzu zuk?
TXUSMA - Zeloak?
AMONA - Izan litezkeen lagunik txarrenak, ez badakizue ere!
TXARO - Baina zelo-kontua al da, ba?
Biak apartatuta bizi eta?
AMONA - Ai, gajoa! Horrek zerbait konponduko balu...
TXARO - Ez dut, ba, ulertzen...